1998ko Espainiako Itzulia

1998ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa53. Espainiako Vuelta
TxapelketaEspainiako Vuelta
Etapak22
Datakirailak 5 – 1998.eko irailak 27
Luzera3.774 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaKordoba
Helduera-lekuaMadril
Taldeak22
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak108
Bataz besteko abiadura40,262 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Abraham Olano (Banesto)
TxapeldunordeaESP Fernando Escartín (Kelme-Costa Blanca)
HirugarrenaESP José María Jiménez (Banesto)
Puntukako sailkapenaITA Fabrizio Guidi (Polti)
Eskalatzailerik onenaESP José María Jiménez (Banesto)
Etapa hegalariakITA Giancarlo Raimondi (Brescialat-Liquigas)
Talderik onenaESP Banesto
◀19971999▶
Dokumentazioa

1998ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 53. edizioa izan zen. 1998ko irailak 6 eta 27 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3774 kilometroko ibilbidea eginez Kordoba eta Madril artean, garailea izan zen Abraham Olano gipuzkoarrak, batez beste, 40,262 kilometro orduko abiaduran egin zituenak.

Aurreko bi edizioen garailea izan zen Alex Zülle suitzarra zen faborito nagusia. Bere arerio nagusiak Abraham Olano, Fernando Escartín eta Laurent Jalabert ziren.

Frantziako lurraldea igarotzen zuten Pirinioetako etapak soilik Espainiako lurraldea igaro zezaten aldatu ziren, izan ere, oraindik oso berria baitzegoen Tourrean gertatutako Festina kasua, eta balizko kontrolak aurreikusten ziren Frantzian, baita txirrindularien plantoak ere kontrol horien aurrean. Euren jatorrizko ibilbidea egiterik egon ez zen etapa horietan Quebrantahuesas klasikoa zikloturistaren antzeko etapa bat egitea aurreikusi zen.

6. etapa izan zen edizio honetako lehen etapa garrantzitsua. José María Jiménezek etapa garaipena eta maillot horia lortu zituen, lidertza hiru egun beranduago ospatu zen erlojupekoan galduko zuen arren, bere taldekide zen Abraham Olanoren mesedetan. Chavak nahiko denbora galdu zuen erlojupekoan, eta korrika eta presaka denbora hori mendiko etapetan berreskuratzen joan behar izan zuen.

Beste hiru etapa garaipenekin, José María Jiménez berriz jarri zen lider Navacerradan amaitu zen etapan. Alabaina, sailkapen nagusian Olanorekiko zuen abantaila segundo gutxi batzuetakoa baino ez zen, eta azkenaurreko etapako erlojupekoan anoetarrak behin betiko berreskuratu zuen lidertza, edizio hau irabaziz. Fernando Escartín, aurreko edizioan bezala, bigarren izan zen, eta José María Jiménezek hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, horretaz gain lau etapa garaipen eta mendiko sailkapena ere lortu zituelarik.


Developed by StudentB